GED-k deituta, 'Parte hartukot' bideoa grabatuko dute etzi
Ondarroako Gure Esku Dago-ren lantaldeak deituta, Parte hartukot ikus-entzunezkoa grabatuko dute, zapatuan.Horrela, udaberrian eskualde mailan egingo duten herri galdeketara begira, beste pauso bat emango dute ondarrutarrek.Gure Esku Dago-ko kideek par...
Horrela, udaberrian eskualde mailan egingo duten herri galdeketara begira, beste pauso bat emango dute ondarrutarrek.
Gure Esku Dago-ko kideek parte hartzeko deia zabaldu dute, ahalik eta jende gehien batzeko. «Gure nahia parte hartzearen nahia da. Aniztasuna egotea nahi dugu; bakoitzak pentsatzen duena pentsatuz, Gure Esku Dago-ren filosofiagaz bat egiten duen ondarrutar oro etortzea nahi dugu».
Izan ere, adierazi dutenez, Gure Esku Dago-ren dinamika ez da batzuena ez besteena, herritarrena baizik. Herri mugimendua herri dinamika dela nabarmendu, eta gogora ekarri dute Ondarroako GED-ren lantaldeko kideek. Horregatik, gazteak zein nagusiak ekimenean parte hartzera animatu dituzte. «Herri bat gara, herritarren garaia da, eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu. Horregaz guztiagaz bat egiten duten guztiak parte hartzera animatzea espero dugu».
Parte hartukot lemapean elkartuko dira, 12:30ean, Alamedan. Taldekako zein norbanakoen grabazioak egingo dituzte.
Emaitza urriaren 15ean moilan egingo duten jaialdian erakutsiko dute. Ezustekoak egongo direla aurreratu dute.