www.haitzbiribil.com edo
www.urdaibaikopa.eus webguneetan eman daiteke izena. Halaber, bien Facebook-etan ere badago izena emateko lotura.
Martxetan zein lasterketan 300 parte hartzaileko muga ezarri dute. Hilaren 20rako kopuru hori betetzen ez bada, egunean bertan ere izena emateko aukera izango da, probak hasi baino ordubete lehenago.
Laura Veronica Carrillok eta Julen Ozaetak irabazi zuten iaz lasterketa.
Lasterketa lehiatzeko aurretik izena emanez gero, federatuek 12 euro ordaindu behar dituzte, eta federatuta ez daudenek 15 euro. Egunean bertan 18 euro ordaindu behar dituzte.
Martxetarako, berriz, 10 euro ordaindu behar dira; 14 urte artekoek 6 euro ordaindu behar dituzte. Egunean bertan izena ematen dutenek 15 euro ordainduko dituzte.
Urdaibai Kopako azken proba hilaren 25ean lehiatuko dute. 21, 6 kilometroko lasterketa izango da, eta partaideak 10:00etan irtengo dira Haitz Biribil Elkartearen paretik.
Forun argituko da zeintzuk diren
aurtengo Urdaibai Kopako irabazleak. Gaur gaurkoz Arkaitz Mintegia eta Agurtzane Argiarro dira sailkepenen buru.
Mintegiak 161 puntu batu ditu orain arteko lasterketetan. Hamar puntu gutxiago ditu Eneko Zabala sailkapeneko bigarrenak, eta Imanol Goñi hirugarrenak Zabalak baino puntu bat gutxiago dauka. Behin-behineko sailkapen horretan, Joanes Goitisolo laugarrena eta Xabier Urrutia bosgarrena 148 puntugaz berdinduta daude.
Nesketan are alde estuagoa dago sailkapeneko lehenengo hiruren artean. 188 puntu ditu Argiarrok, Irantzu Onaindiak 186 puntu ditu, eta Leire Monasteriok 185 puntu.
Martxa luzea eta laburra
VIII. Forutik-Forura proban mendi martxa laburra egiteko aukera dago aurten.
8 kilometroko ibilaldia prestatu dute, eta martxa luzeak, ostera, lasterketaren ibilbide bera izango du (21,6km).
08:30ean dute irteera-ordua
ibilaldi luzeeneko parte hartzaileek, eta
laburrekoak 10:30ean irtengo dira.
Lasterketaren eta Urdaibai Koparen sari banaketa ekitaldiagaz batera, martxak bukatzean, laguntzaileek emandako produktuak zozkatuko dituzte parte hartzaile guztien artean.