Bermeoko Udalak jakinarazi duenez, herritarrek zein bisitariek
Erroxape kaia (
Xixili eskultura dagoen kaia)
erabili ahal izango dute zapatuan, estropada ikusteko.
Atzean, Erroxape kaia eta ‘Xixili’ eskultura
Erroxape kaia zabalik izango bada ere, kai horrek jendea hartzeko duen gaitasuna ez dela olatu hormaren modukoa nabarmendu gura izan dute udaletik. Horregatik,
kaia jendez betetzen baldin bada,
sarrera itxi egingo dutela adierazi dute.
Era berean, jarduera komertziala egiten den gunera eta materiala dagoen inguruetara sartzea debekatuta egongo dela zehaztu dute, eta horren berri emateko hesiak jarriko dituzte. Bermeoko Udaletik seinaleztapenak errespetatzeko deia egiten dute.
Udaletik gogorarazi gura izan dute olatu hormako lanak direla eta, epaileak, delegatuak eta komunikabideak soilik sartu ahalko direla gune horretara.