EAJk mitina emango du barikuan Gernika-Lumon
Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxa eta Bizkaiko zerrendaburu Josu Erkoreka izango dira hizlari EAJk barikuaan Gernika-Lumon emango duen mitinean. Foru plazan egingo dute jeltzaleek hauteskunde kanpainako ekitaldia, eta 19:30ean hasiko da.