Aurten ere animalien erakusketa egongo da Nekazal Azokan
Zapatuan egingo dute Ispasterko Nekazal Azoka. Goizean hasi eta bazkalordura bitartean, baserritar giroa izango da nagusi.Bertako zein inguruko ekoizleek dozena bat erakusmahai jarriko dituzte elizaren alboko frontoian eta udaletxe aurreko plazan.Betik...
Bertako zein inguruko ekoizleek dozena bat erakusmahai jarriko dituzte elizaren alboko frontoian eta udaletxe aurreko plazan.
Betiko moduan, zer ikusi eta zer erosi ez da faltako: barazki eta ortuariak, artisauak, idiazabal gazta, baserriko ogia, gozogintza, patea, Eusko Labeldun txorizoa, lore sikuak, sagardoa, txakolina…
Halaber, iaz moduan, Lekeitioko andre talde bat etorriko da ehoziriak egitera.
Iaz, estreinako, askotariko animaliak egon ziren erakusgai, eta aurten ere eskualdeko nekazariak beren animalia ederrenekin bertaratuko dira azokara. Txakurrak, astoak, zaldiak, ahuntzak, idiak, behiak, poniak… askotariko abereak bertatik bertara ikusteko aukera eskainiko dute.
Era berean, bertaratzen diren guztientzako okela errea prestatuko dute elizpean.