Adubidxen eta Mikel Deunan geldialdiak egingo ditu Bermibusek
Bermibus zerbitzua bi geltoki berri eskaintzen hasi da. Hala, Adubidxen (umeen jolasen goiko aldean) eta Mikel Deuna bidean (3. atariaren aurrean) geldialdiak egiten hasi zen atzo.Landabaso A industriagunean dagoen Bermibus zerbitzuaren geralekua, best...
Landabaso A industriagunean dagoen Bermibus zerbitzuaren geralekua, bestalde, kendu egin dute, «erabiltzailerik ez duelako». 2015eko azaroaren 30ean hasi ziren geltoki hori erabiltzen, baina bere erabileraren «kontrol zehatza» egin ostean, bidaiarien kopurua «oso eskasa» dela ikusi dute. Hala, Bermibus zerbitzua «ez eragozteko» geltoki hori kentzeko erabakia hartu du Bermeoko Udalak. Era berean, beharrizana ikusi dute Adubidxen eta Mikel Deunan, eta martxan daude dagoeneko.
Erabiltzaileak goraka
Azken urtean, gainera, Bermibus zerbitzuaren erabiltzaile kopurua gehitu egin dela nabarmendu du zerbitzuetako zinegotzi Benito Ibarrolazak: «2015ean 49.577 erabiltzaile izan zituen Bermibus zerbitzuak, 2104an baino 3.427 gehiago. Kopurua goraka joan daiteke aurten».