Sei antzerki labur hartuko ditu gaur Alde Zaharrak
Bermeoko Alde Zaharrak antzerkia inoiz baino hurbilagotik bizitzeko aukera eskainiko du gaur arratsaldean; izan ere, 19:00etatik aurrera eta 21:30era bitartean, gura duten guztiek sei antzerki labur edukiko dituzte aukeran.Adin guztietako jendearentzat...
Adin guztietako jendearentzat zuzendutako lanak dira, eta antzezlan horietan hiru bermeotar izango dira: Justi Larrinaga, Xabi Ortuzar eta Ozkar Galan, hain zuzen ere.
Sarrerak gaur bertan eskuratu ahalko dira, 18:00etatik aurrera, Goiko Plazan, eta ikusle bakoitzak gura dituen beste antzezlan aukeratu ahalko ditu, karta baten bitartez.
Ikusleak lanaren parte
Alde Zaharreko sei txoko aukeratu dituzte lanak antzezteko; «ezkutuko txokoak», hain zuzen ere. Goiko Plazara bertaratuko den pertsona batek eroango du taldea «ezkutuko» txokora, eta une horretatik aurrera, ikusleak ere antzezlanaren parte izango dira, mota horretako antzerkiek artistak eta ikusleak batzen baitituzte.