Asteburu honetan (irailak 17 eta 18)
saskibaloiko Euskal Kopa jokatuko dute, Gernika-Lumoko Maloste kiroldegian.
Aurtengo lehiaketak izaera solidarioa izango du, eta emakumezkoen saskibaloi taldeek gaixotasun arraro bat duen Aulestiaren alde jokatuko dute.
Sarreretatik biltzen den dirua neska lekeitiarraren familiari emango diote.
Lointek Gernika Bizkaia bezala berrizendatua izen den etxeko taldea txapelketan izango da. Hain zuzen ere, talde gernikarra izan da azken urteotako irabazlea.

Gaur partidua aurkezteko egin duten prentsaurrekoan, (eskuinetik hasita) Sandra Pircic saskibaloi jokalaria, Arturo Aguado Saskibaloiko Euskal Federazioko presidentea, Jose Luis Gorroño Gerniakako alkatea, Gerardo Candina Gernika KESBeko presidentea eta Maria Uribe alkateordea egon dira.
Denboraldi hasieraren ohiko proba honetan etxeko taldeagaz batera,
Emakumezkoen Ligako taldeek parte hartuko dute: IDK Gipuzkoa, Araski AES eta GDKO Ibaizabal.
Zapatuko lehen partiduan Araski AES eta GDKO Ibaizabal taldeak neurtuko dira, 17:45etatik aurrera.
Gernikarrek IDK Gipuzkoaren aurka jokatuko dute, 20:00etan.
Domekan, berriz, laugarren eta hirugarren postuak erabakitzeko partida lehiatuko dute 10:30etan. 12:30etan jokatuko dute finala.
Partiduen sarrerak 10 eurotan salduko dituzte txarteldegian, eta hamalau urtetik beherakoek, ostera, hiru euro ordaindu beharko dituzte.
Batzen den dirua Aulestiaren familiarentzat izango da. Epaileen batzordetik ere zergati honekin bat datozela adierazi dute, eta kobratzen dituzten eskubide guztiak familiari emango dizkiotela zehaztu dute.
Txapelketa eta honen arrazoi solidarioa aurkezteko, prentsaurrekoa egin dute gaur Gernika-Lumoko Kultur Etxean. Bertan izan dira, Sandra Pircic saskibaloi jokalaria, Arturo Aguado Saskibaloiko Euskal Federazioaren presidentea, Gerardo Candina Gernika KESB-ko presidentea, Jose Maria Gorroño Gernikako alkatea eta Maria Uribe alkateordea.
Bakarra
Aulestiaren pronostikoa oso txarra da.
Historian zehar 50 kasu bakarrik ezagutu dira munduan, hauetako hiru Espainian.
Gaitz honek hainbat arazo eragiten dizkio Aulestiari, horren ondorioz egunero sei ordu eman behar ditu fisioterapia zentro batean, eta oso dieta zehatza jarraitu behar du.”Hala ere eguneroko lanak bere bizitza egoera hobetu du”, azaldu du bere amak.
Kantxara joango ez direnek ere ekarpena egin ditzakete bankuko kontu korronte honetan: ES18 2095 0082 40 9111550114.