Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Kirola

98 lagunek egin dute Markinatik Markina-Xemeinera arteko ibilbidea

70 urte beteko dituela eta, iraupen luzeko martxa antolatu du Artibai Mendigoizale Taldeak. Ibilbideagaz eta antolaketagaz «pozik» geratu dira parte hartzaileakAurten 70 urte beteko dituela eta, iraupen luzeko martxa antolatu du hirugarren urtez Mark...

Eider Mugartegi
Busturialdea
2016/09/14

70 urte beteko dituela eta, iraupen luzeko martxa antolatu du Artibai Mendigoizale Taldeak. Ibilbideagaz eta antolaketagaz «pozik» geratu dira parte hartzaileak

Aurten 70 urte beteko dituela eta, iraupen luzeko martxa antolatu du hirugarren urtez Markina-Xemeingo Artibai Mendigoizale Taldeak, eta orain arte bezala, erantzun ona eduki du ekimenak. 98 lagunek egin zituzten domekan, Arabako Markinatik Markina-Xemeinera arteko 64 kilometroak.

Parte hartzaile bakoitzak bere erritmoan amaitu zuen ibilbidea. Helmugako mahaian heltzen lehena, 14:09etan, emakume bat izan zen; 9 ordu eta 9 minututan egin zuen ibilbide osoa. Azkenak, berriz, 15 ordu eta 45 minutu behar izan zituen 64 kilometroak osatzeko.

05:00ak puntuan irten zuten martxa luzeko parte hartzaileak Arabako Markina herriko eliza aurretik. Gauez ekin zioten bideari, baina ibilbide guztia islatzaileekin markatuta eduki zuten. «Irudi bitxi bezain polita sortu zen kopeta argi eta islatzaileen argi txikiekin Gorbeiako azken landara arte», aitatu dute antolatzaileek.

Atxuriko pasabidea gauez arrisku barik igarotzeko soka bat jarri zuen Artibai Mendigoizale Taldeak helduleku moduan, eta lehen tartea eginda, Saldropoko kontroleko kafea, edariak, fruta eta pastak asko eskertu zituzten parte hartzaileek. Indarberritu ondoren, Saldropoko paduratik Barazerra eta Dima gainetik Urkiolarako bidea egin zuten, Atxartetik Abadiñora jaisteko.

Abadiñon jarri zuen mendigoizale taldeak bigarren kontrola, eta lehen kontroleko edari eta janariez gain txerrikiak ere eskaini zituzten ibiltarien sabelak betetzeko.

Antolatzaileek azaldu dutenez, Oizko igoera izan zen gogorrena, eta eguerdiko beroan, Oiz puntan zegoen ura eskertu zuten parte hartzaileek.

Hirugarren kontrola, azkenik, Longan egon zen, eta denetarik bazegoen ere, batez ere edari freskoa hartu zuten ibiltariek.

64 kilometroko martxa luzeagaz gain, 20 kilometroko laburra ere egon zen aukeran. Ibilbide biek bat egiten zuten Garai herrian, eta handik bide bera egin behar zuten guztiek Markina-Xemeineraino. 68 lagunek egin zuten laburra.

Balorazio ona

Parte hartzaileek martxaren amaieran kontatu zutenez, «oso gustura» gelditu ziren bai ibilbideagaz zein antolakuntzagaz. Ibilaldi amaieran, gainera, motxila bat eduki zuten luzekoek opari modura, eta laburrekoek, berriz, poltsa bat, Artibai Mendigoizale Taldearen 70. urteurrenaren oroigarri gisa.

Antolatzaileen balorazioa ere oso ona izan da, eta gazteen parte hartzea eta egin zuen beroa nabarmendu dituzte, batez ere. Antolaketan zein kontroletan lagundu duten guztien lana ere eskertu nahi izan dute.

Ia dena ondo joan bazen ere, istripu bat ere gertatu zela jakitera eman dute Artibai Mendigoizale Taldekoek. «Eroriko batean sorbalda atera zuen martxako parte hartzaile batek Atxuriko pasabidea baino beherago. Bere kasa, beste batzuen laguntzagaz Saldropoko kontrolera jaitsi eta Galdakaora eraman zuten. Denbora gutxira, baina, helmugako mahaira agertu zen ezer larririk barik».

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.