86 moto gidarik lehiatu dute motokros proba
Ander Valentin nafarra izan zen lehena MX Elite kategorian. 18 urtez azpikoetan Alex Olaeta hirugarrena izan zen, eta Unai Gerrikaetxebarria laugarrena86 pilotuk lehiatu zuten Ereñoko motokrosa, zapatuan. Partaideetako baten erorikoaren ondorioz kateg...
Ander Valentin nafarra izan zen lehena MX Elite kategorian. 18 urtez azpikoetan Alex Olaeta hirugarrena izan zen, eta Unai Gerrikaetxebarria laugarrena
86 pilotuk lehiatu zuten Ereñoko motokrosa, zapatuan. Partaideetako baten erorikoaren ondorioz kategoria gehienetan kanporaketa txanda bakarra jokatu zuten.MX Elite kategorian, Ander Valentin izan zen azkarrena, 22 minutu 57 segundo eta 583 ehuneneko marka lortuta. Joan Cros (23:13.394) eta Fransec Mataro (23:19. 703) sailkatu ziren bigarren eta hirugarren.
18 azpikoen kategoriako lehena Eric Tomas izan zen, 23 minutu, 41 segundo eta 892 ehuneneko denboragaz. Pablo Lastra sailkatu zen bigarren (24:25.109) eta Alex Olaeta ibarrangelutarra izan zen hirugarrena (24:57.134). Halaber, Unai Gerrikaetxebarria gernikarra sailkatu zen Olaetaren atzetik (25:05.605).
Klasikoen kategorian Nicolas Mietton nagusitu zen, Jeroni Ribes izan zen bigarrena eta Pedro Jose Piedrak osatu zuen podiuma.
Beteranoetan Sergio Gutierrez izan zen azkarrena, eta haren atzetik sailkatu ziren Alberto Macias eta Eduardo Gonzalez.
Diego Torrijo nagusitu zen Promesen kategorian, eta Kimuetan, berriz, Pablo Gutierrez.