Txapela janzteko moduko jai koloretsua
Beste behin ere, txapela omentzeko tartea hartu dute ondarrutarrek. Garai bateko ohitura zaharrak gogora ekarrita, giro ezinhobean ospatu dute III. Txapela burun eta ibili Ondarrun jaia.Txapela burun eta ibili Ondarrun jaiak giro ezinhobea ekarri zuen ...
Beste behin ere, txapela omentzeko tartea hartu dute ondarrutarrek. Garai bateko ohitura zaharrak gogora ekarrita, giro ezinhobean ospatu dute III. Txapela burun eta ibili Ondarrun jaia.
Txapela burun eta ibili Ondarrun jaiak giro ezinhobea ekarri zuen zapatuan Ondarroara. Goizean hasi eta ordu txikiak arte txapela omentzeko aukera izan zuten ondarrutarrek.Umeentzako tailerretan bildu ziren goizean, eta eguerdian, 12:30 bueltan, eguneko protagonista nagusia ez eze, ezusteko bisitariak ere egon ziren alde zaharrean.
Hala, Txapela ezkutuan zegoen tokitik agertu bitartean, kale antzerkiak hartu zuen lekua Zubi Zaharraren bueltan, umorez beteta hartu ere. Tartean, olgetako guardia zibilez mozorroturiko aktoreek barre algaraka ipini zituzten gazte zein nagusiak.
13:00etan puntuan agertu zen eguneko protagonista Elixopetik, aurtengo omendu Artelangoen eskutik, adar dei eta uxu artean.
Urteetako lanari aitortza
Ostean, bertsolariak balkoirik balkoi aritu ziren, eta haien saioa amaituta, txapela Alamedaraino eroan zuten omenduek, bandak lagunduta. Aurretik eta ondoren ere, Bitxore Lakak urteetan egindako lana aitortu nahi izan zuten Zubi Zahar herri ikastolakoek, eta haien ondorengoei lan horri jarraipena ematea eskertu zieten.
Bazkari, kantu herrikoi, txosna giro eta jolas artean joan zen arratsaldea. Txapel jaurtiketarik ezin falta zitekeen, eta baten faltan, bi egin ziren, jendetsuak biak ere. Ernai Badiola izan zen umeen kategorian irabazlea, eta Iker Zubikaraik jantzi zuen txapela nagusien mailan.