Sardintzaleekin, kantuan eta jolasean
Hainbat jolas, dantza eta kantu egin zituzten umeek zapatu arratsaldean, Markina-Xemeingo Arkupe aurrean, Sardina Freskue ikuskizunagaz. Arraunean eta koloreen bila jolasean Eidabe taldeko sardintzaleen gidaritzapean, eta bustita ere amaitu zuten batzu...

Hainbat jolas, dantza eta kantu egin zituzten umeek zapatu arratsaldean, Markina-Xemeingo Arkupe aurrean,
Sardina Freskue ikuskizunagaz. Arraunean eta koloreen bila jolasean Eidabe taldeko sardintzaleen gidaritzapean, eta bustita ere amaitu zuten batzuek, ur pistolekin. Buruhandiek eta amaieran atera zuten sardina erraldoiak ere gozarazi zuten Arkupea bete zuten ikuslegoa.