Lehen mailako finalera bidean da Ugaitz Mugertza
AIZKORA // Ugaitz Mugertza aizkolari mutrikuarra maila nagusiko txapelketaren finalean izango da, domekan Leitzan (Nafarroa) jokatutako Euskadiko lehen mailako aizkora txapelketaren kanporaketan seigarren postua lortu eta gero. Finala urriaren 23an jok...
AIZKORA // Ugaitz Mugertza aizkolari mutrikuarra maila nagusiko txapelketaren finalean izango da, domekan Leitzan (Nafarroa) jokatutako Euskadiko lehen mailako aizkora txapelketaren kanporaketan seigarren postua lortu eta gero. Finala urriaren 23an jokatuko da Bilboko Miribilla pilotalekuan, eta mutrikuarrarekin batera honako bostek parte hartuko dute: Iker Vicente, Aitzol Atutxa, Mikel Larrañaga, Joseba Otaegi eta Juan Jose Lopez Azpilikueta.