Lagunartean afaltzeko aukera egongo da aurten ere, sanmigeletan
Iazko modura, aurten ere herri afaria egongo da Arretxinagako jaietan. Arretxinagako Jai Batzordeak prest dauka jadanik Sanmigeletako egitaraua, eta jakitera eman dutenez, urriaren 1ean, zapatua, izango da aurten afaria. Horrela, iaz bezala, lagunartea...
Iaz egin legez, nahi duen guztiak afaldu dezake jai batzordeak antolatuko duen jantokian. Horretarako, baina, txartelak erosi behar dira, aldez aurretik, Patxua tabernan edo Ituarte janari dendan.
Menua hurrengoa izango da: pasta entsalada, karrillerak, postrea eta kafea. Helduek 15 euro ordaindu beharko dituzte, 15 urtetik beherakoek, berriz, 10 euro.
Txartelak erosteko azken eguna irailaren 27a izango da.