Goitisolo eta Perez irabazle
Joanes Goitisolo eta Oihane Perez gernikarrek irabazi dute Gautegiz Arteagako mendi lasterketa. Mendi martxan 556 lagunek parte hartu zuten guztiraJoanes Goitisolo eta Oihane Perez gernikarrek irabazi dute Gautegiz Arteagako mendi lasterketa. Herenegun...
Joanes Goitisolo eta Oihane Perez gernikarrek irabazi dute Gautegiz Arteagako mendi lasterketa. Mendi martxan 556 lagunek parte hartu zuten guztira
Joanes Goitisolo eta Oihane Perez gernikarrek irabazi dute Gautegiz Arteagako mendi lasterketa. Herenegun lehiatu zuten proba, eta mendi martxa ere egun berean egin zuten.Urdaibai Kopako laugarren proba puntuagarria izan da Gautegiz Arteagakoa. Goitisolok 01.28.40ko denbora behar izan zuen ibilbidea burutzeko, eta 01.59.05ko denbora egin zuen Perezek.
105 korrikalarik eman zuten izena lasterketarako, eta 79 korrikalarik amaitu zuten Urdaibai Kopako laugarren proba. Urdaibai Kopako bosgarren eta azken proba hilaren 25ean egingo dute, Foruan.
Gizonezkoen kategorian Arkaitz Muñozek eta Eneko Trintxek osatu zuten podiuma.
Muñozek 01.35.16ko denbora egin zuen lasterketan. Trintxe, berriz, Muñozegandik minutu bat eta 34 segundora sartu zen helmugan.
Lehia estua
Emakumezkoen kategoriari dagokionez, Nuria Corral eta Agurtzane Argiarro sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Lehia estua egon zen bien artean. Izan ere, Corralek 02.49ko denboran amaitu zuen lasterketa, eta harengandik hamasei segundora heldu zen helmugara Argiarro.
Mendi martxa
mendi martxari dagokionez, guztira 556 lagunek parte hartu zuten. Hain zuzen, 401 pertsonak egin zuten 15 kilometroko ibilbidea, eta 6 kilometroko martxa laburrean 155 pertsona batu zirela jakinarazi dute antolatzaileek.
Parte hartze handia eta izandako giro ederra nabarmendu dituzte: «Iaz baino jende gehiagok parte hartu du. Aurten lehenengoz egin dugu martxa laburra, eta oso pozik gaude. Eguraldia lagun izan genuen, eta jendea oso gustora egon zen. Giro polita sortu zen».