Euskadiko eta Bizkaiko Kopak lortu ditu Barrikak, Lekeition
Maila handiko palistak batu zituen domekan, Lekeitioko Isuntza hondartzan lehiatu zen Euskadiko Koparen 7. eta azken jardunaldiak. Kontxako estropadak zirela eta, aurreko urteetan baino parte hartze txikiagoa egon bazen ere, lehia ikusgarria eskaini zu...
Ekialdeko haizea sartu zela eta, azken orduko aldaketak egin zituen ibilbidean Lekeitioko Zeharkaldia antolatu duen Dzanga Piragua Taldeak. «Distantzia bera mantendu genuen, baina olatuetatik eta haizetik babestuago ibiltzeko moduko ibilbidea jarri genuen», azaldu dute. Hala ere, ekialdeko haizea dela eta, piraguistek lan tekniko handia egin behar izan zuten.
K1 kategoriari dagokionez, Fortuna taldeko Jose Mari Villagarcia Etxezarreta beteranoa izan zen lehena, 57:41:47 denbora eginez, eta bigarren denborarik onena ere Roland Lebeau beterano frantsesak egin zuen (58:52:01).
Senior mailan, bestalde, Iruñako piragua taldeko Felipe Besada (59:19) eta Amaia Osaba (64:36:88) nagusitu ziren.
Lau piraguak lehiatu zuten K2 kategorian, eta Barrika Taldeko Eneko Lopez eta Rafael Quebedorena izan zen denborarik onena: 56:03:15.
Taldeei dagokienez, Lekeition beste 94 puntu irabazita, Barrika Piragua Taldea izan da Euskadiko XII. Koparen irabazlea. Bizkaiko talde horrentzat izan da bai eta ere Bizkaiko garaipena. Mikel Lauzirika seniorretan eta Luis Sarobe beteranoetan izan ziren Bizkai mailan nagusi.
Lea-Artibaiko ordezkariak ere parte hartu zuten kopan. Dzanga Taldeko Gorka Plazak zeharkaldi osoa egin zuen, Joseba Iturraspek, berriz, ezin izan zuen dena amaitu.