Urriko lehen eta azken astelehenetarako postuak eskatzeko epea irekiko dute
Hurbil daude urriko azoka berezienak, eta, urtero bezala, Gernika-Lumoko Udaleko Azoka eta Merkataritza sailak eskabideak egiteko epea zabaldu du. Urriaren 2an eta 3an egingo den abere azoka eta urriaren 31ko Urriko Azken Astelehenerako postuak eskatzeko epea irailaren 12an irekiko dute.
Eskaera egin nahi dutenek Bizkaiko Foru Aldundiko Ustiapenerako Erregistroan altan emonda egon behar dira. Urtero bezala, ekoizle eta aritasauek ere parte hartu ahal izango dute, erkidego mailako erakundeetako partaideak badira eta azokako sustatzaileen gonbidapena jaso eta gero.
Urriko lehen asteleheneko azokaren kasuan, eskabideak Udaletxean aurkeztuko beharko dira irailaren 12tik 27ra bitartean. Irailaren 12tik urriaren 11ra bitartean, urriko azken asteleheneko azokan parte hartzeko epea egongo da zabalik.
Interesdunek dokumentazioa honako helbideetara ere bidali dezakete: Gernika-Lumoko udala, Foru Plaza 3, 48300, Gernika-Lumo. Faxa ere erabil dezakete: 946 27 00 80. Edo helbide elektronikoa: zerbitzuak@gernika-lumo.net.