'Sardina freskue' antzezlana, bihar
Guraso Elkarteak antolatuta, Sardina freskue antzezlana ikusi ahalko da bihar, 19:00etan, Zelai inguruan. Ikuskizuna sardina saltzaileak irudikatzen duten aktoreek gidatuko dute eta jolasa eta dantza uztartuz, ikuslegoa protagonista bihurtuko dute. Her...

Guraso Elkarteak antolatuta, Sardina freskue antzezlana ikusi ahalko da bihar, 19:00etan, Zelai inguruan. Ikuskizuna sardina saltzaileak irudikatzen duten aktoreek gidatuko dute eta jolasa eta dantza uztartuz, ikuslegoa protagonista bihurtuko dute. Herritarrek betiko itsas kantuez eta mundu osoko doinuez gozatu ahal izango dute.