Santimamiñeko altxorraren bila aterako dira umeak domekan
Santimamiñeko margoak aurkitu zituztela 100 urte bete dira, eta, urteurren hori ospatzeko, hainbat jarduera aurkeztu zituen Bizkaiko Foru Aldundiak udaberrian.Hain zuzen, maiatzetik urrira bitartean egin behar zituzten ekimenen berri eman zuten Euskar...
Hain zuzen, maiatzetik urrira bitartean egin behar zituzten ekimenen berri eman zuten Euskara eta Kulturako diputatu Lorea Bilbaok eta Kortezubiko alkate Ibon Legarzak. Ume zein nagusientzako jarduerak dira aldundiak mende urteurrenerako antolatutakoak; eta horien artean da domeka honetan ume eta gazteei zuzenduta egingo duten Santimamiñeko altxorraren bila jokoa.
12:00etan hasiko da domekako jarduera, eta Santimamiñeko kobaren inguruan egingo dute.
Urrian, Bilbon
Urrian egingo dituzte hurrengo jarduerak. Hain zuzen, Arte paleolitikoa aztertzeko metodoak eta teknikak nazioarteko izaerako workshopa egingo dute urriaren 20 eta 21ean, Ondare aretoan. Era berean, 2016 K. o. Paleolitikoa erakusketa inauguratuko dute, Rekalde aretoan.