Pello Bilbao lan bikaina egiten ari da etzi amaituko den Vueltan
Lan bikaina ari da egiten Vueltan Pello Bilbao gernikarra. Esprintean erabaki zen atzoko etapan Magnus Cort Nielsen nagusitu zen. Bilbao 93.a izan zen sailkapenean, irabazlearengandik 15 segundora.Sailkapen orokorraren buru Nairo Quintanak segitzen du;...
Sailkapen orokorraren buru Nairo Quintanak segitzen du; Christopher Froome 3 minutu eta 37 segundora dago. Bilbao 77. ena da sailkapen orokorrean.
Caja Rural taldeko gernikarrak laugarren amaitu zuen herenegungo etapa, Mathias Frank etapa irabazlearengandik 14 segundora sartu zen, Alto Mas de la Costako helmugan. Seigarren postua ere lortu zuen Bilbon bukatu zen etapan. Orokorrean, oso maila ona erakusten ari da bere hirugarren Vueltan.
Gaur 37 km-ko bakarkako erlojupekoa dute Xabia eta Calp artean. Bihar Benidorm eta Aitana artean burutuko dute 193, 2 km-ko 20. etapa. Etzi Madrilen amaituko dute lasterketa. 104,8 km izango ditu azken etapak.