Medikuntza ortomolekularrari buruz ariko dira eguaztenean, Astran
Elikadura ortomolekularrean oinarrituta, medikuntza ortomolekularrari buruzko hitzaldia emango dute guaztenean, Astran. Lurgozo elkarteak antolatuta, organismoaren oreka kimikoa substantzia naturalekin nola berrezarri azalduko du elikaduren patologian aditua den Rafael Roman Molinak. Asociacion Francaise de Medicine Orthomoleculare-ren eskutik diplomatuta da da bera, eta hainbat liburu kaleratu ditu.
Hitzaldia emango du Roman Molinak, eta azaldutakoa praktikara eramateko aukera izango dute ekimenan parte hartzen dutenek, egun horretan bertan egingo duten tailerrean.
Hitzaldi-tailerra datorren eguaztenean izango da –hilaren 14an–, Gernika-Lumoko Astra eraikinean. Doakoa da, eta 19:00etan hasiko da. Informazio gehiagorako: www.lurgozo.org.