Erkiaga lekeitiarrak Binakako Txapelketaren finala jokatuko du
Ibai Erkiaga lekeitiarrak eta Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarrak Mikel Egiguren donostiarraren eta Gotzon Enbil zumaiarraren kontra jokatuko dute bihar, Munduko Pilota Batzarrak antolatutako Binakako Txapelketaren finala, Donostiako Karmelo Balda frontoi...
Finalaren aurretik, 18:00etan hasita, 3. postua izango da lehian.
Partida horretan Diego Beaskoetxea gernikarrak Ibon Aldazabal berriatuarragaz jokatuko du, eta Erik Mendizabal mutrikuarraren bikotea Unai Lekerika gernikarra izango da.
Finalerdiak
Aurreko barikuan irailak 2 jokatu zituzten finalerdiak, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan.
Beaskoetxeak eta Aldazabalek Egigurenen eta Enbilen kontra lehiatu zuten finalerdia. 11-15 eta 9-15 galdu zuten partida gaur egungo txapeldunek.
Partida serioa eta erritmo bizikoa jokatu zuten. Amaieran, Beaskoetxeak frontoira ez zirela ondo egokitu adierazi zuen, pilota oso arin zetorkiela, eta ezin izan zutela nahi bezala jokatu. Aldazabal izan zen gehien sufritu zuena.
Beste finalerdiko bi bikoteek erakustaldi bikaina eskaini zieten Aitzuri frontoian bildutako zaleei.
Lehen set izugarria burutu zuten Lekerikak eta Erikek, eta 12-15 nagusitu ziren. Baina bigarrenean, aurkariak bizkortu, eta 15-10 irabazi zuten.
Ondorioz, berdinketa hausteko set-a jokatu zuten.