Bidelariak bidelagun bila
Internet bidez euskaraz mintzatzeko aukera ematen duen Mintzanet egitasmoak bidelagunak biltzeko kanpaina hasi du.Edonondik, munduko edozein txokotatik, euskaraz mintzatu, praktikatu edota hizkuntzan trebatu zein hobetu gura dutenei horretarako aukera ...
Internet bidez euskaraz mintzatzeko aukera ematen duen Mintzanet egitasmoak bidelagunak biltzeko kanpaina hasi du.
Edonondik, munduko edozein txokotatik, euskaraz mintzatu, praktikatu edota hizkuntzan trebatu zein hobetu gura dutenei horretarako aukera ematen die Mintzalagun egitasmoak. Internet baliatuz, euskaraz mintzatu gura dutenentzako aukera ematen die. Sarean praktikatzeko aukera dute, horrela, mundu zabaleko euskaldunek. Baina mintzatzeko bidelagunak behar dituzte.Hala, kanpaina berezia abiatu du Mintzanetek. Euskara hobetu gura duten bidelariek bidelagunak behar dituzte. Eta, hain zuzen, azken horien bila ari dira egitasmoaren bultzatzaileak. Euskara hobetzen edo bere maila hobetu nahi dutenak dira bidelariak, eta, horretarako, beste pertsona baten laguntza behar dute. Mintzaneten parte hartzeko, bidelariek gutxieneko maila bat erakutsi behar dute; euskaraz elkarrizketa bat mantentzeko gai izan behar dute. Hori ziurtatzeko, froga txiki bat egin behar dute (B1 maila badaukatela egiaztatzeko).
Mintzaneteko bidelariak bidelagunekin harremanetan jarri, eta sarean euskara praktikatzeko aukera daukate, noiznahi, nahi duten orduan eta nahi duten gaiari buruz mintzatuko dira.
Praktikatzeko aukera
Bidelagunak euskaraz ondo dakiten pertsonak dira, eta laguntza ematen dio hizkuntza hobetu nahi duenari. Ez dute titulaziorik eskatzen, helburua ez baita eskola ematea, ordu erdi edo ordubetean euskara lasai praktikatzeko aukera izatea baizik.
Laguntzaile izan nahi dutenek mintzanet.net helbidean aurki dezakete informazio gehiago.