Arrantzale Eguna kolorez jantzi dute bermeotarrek
Hilaren 9a, Arrantzale eguna Bermeon. Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan, egun berezia dute gaurkoa bermeotarrek. 11.00etako mezaren ostean, kalejiran joan dira udal ordezkari eta herritarrak, portuan arrantzaleei omenaldia egiteko. 10 urte daramatza Lamera Gane txokoak arrantzaleak omentzen, eta aurten bateleru eta kordeleruak omendu dituzte.
Horiekin batera, Juan Apraiz ‘Coyote’ ere omendu dute gaur. Itsasoarekin lotura izan duten pertsona eta elkarteei aipamen berezia egiten diote urtero, omenaldian; eta Apraiz omendu dute gaurkoan.
Arrantzaleei egindako omenaldian, gainera, gonbidatu berezi bat izan dute aurten: arrantzaleen omenez portuan dagoen ‘Itzulera’ eskulturaren egile Casto Solano, hain zuzen ere. Eskultura, brontzez egina, Sevillako Expo 92ko Euskadiko pabiloian aurkeztu zuen Solanok lehenengo aldiz. Gutxi gorabehera, bost metroko altuera dauka eta arrantzale bat eta bere semearen irudia adierazten du.

13.30ean Goiko plazatik Taraskarainoko kalejira egin dute, herria kolorez jantziz. Aurten, talko zuria ez ezik, koloretakoa ere jarti dute herritarrek kalejiran. Taraskan, ohikoa den legez, lore eskaintza egin dute.
IMG_1015
IMG_1025
IMG_1020
P9098162
P9098160
P9098159
P9098156
P9098153
P9098152
P9098151
P9098149
P9098148
P9098147
P9098146
P9098144
P9098141
P9098140
P9098139
P9098137
P9098134
P9098133
P9098132
P9098131
P9098130
P9098129
P9098126
P9098124
P9098122
P9098120
P9098118
P9098109
P9098101
P9098100
P9098097
P9098095
P9098094
P9098093
P9098088
P9098085
P9098079
P9098063
P9098061
P9098054
P9098037
P9098038
P9098034
P9098029
P9098023
P9098021
P9098014
P9098007
P9098005
P9098001
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.