Miranda de Ebron Spanish Legends txapelketaren final zortzirenetan lehiatuko da.
21:00etan hasiko da lehen borrokaldia, Ebro Pabiloian.
Zozketa bidez erabakiko da zein den bermeotarraren
aurkaria. Haregaz batera, honako boxeolariek parte hartuko dute 75 kiloko kategorian: Mehdi Kacen gipuzkoarraren, Jon Ander Perea bilbotarra, eta Revilla burgostarra.
Boxeo Olinpikoko zazpi borrokaldi jokatuko dituzte. Halaber, Kevin Baldospino burgostarrak profesionaletan debutatuko du, Jon Martinez bilbotarraren kontrako borrokaldian.
60 kiloko kategorian boxealari hauek lehiatuko dira: Gaur egungo Euskadiko txapeldun Jon Nuñez getxoztarra, Fernando Makole donostiarra, Asier Amatriain nafarra, eta Ricardo Fernandez errioxarra.
Bestalde, 69 kilotan Jon Camiruaga getxoztarra, David Soria iruindarra, Jon Miguez kantabriarra eta Jon Perez Lorenzo burgostarra lehiatuko dira.
Final laurdenak Bilbon
Dominguezek kanporaketa hau gaindituz gero, final laurdena urriaren 8an jokatuko luke, Bilboko La Casilla pabiloian.
Gainera, egun horretan Munduko Junior WBC Txapelketa lehiatuko dute Jon Fernandez etxebarritarrak eta Mikael Mkrtchyan armeniarrak.