Pilates ikastaroa emango dute Nabarnizen, irailaren 19tik aurrera
Nabarnizko Udalak Pilates ikastaroa antolatu du ikasturte honetarako, eta adin guztietako herritarrek parte hartu ahal izango dute. Irailaren 19an hasiko da, eta 2017ko ekain bukaera arte iraungo du.Saioak ordubetekoak izango direla jakinarazi du udala...
Saioak ordubetekoak izango direla jakinarazi du udalak, eta astean egun bitan emango dituztela argitu dute: astelehenetan eta eguaztenetan, 16:45etik 17:45era. Ikastaroa herriko Gizarte Lokalean izango da, eta prezioa 12 eurokoa izango da hilean, eta hiru hilabetekoa ordainduz gero, 35 eurokoa. Izena emateko, udaletxera jo behar da edo deitu. Izena emateko azken eguna irailaren 16a izango da.