Ibarrangeluko nagusientzat Iruñeara bisita kulturala egingo dute, hilaren 16an
Herriko nagusientzako Iruñeara irteera irailaren 16an egingo dute, baina izen ematea bariku honetan (irailak 9) bukatuko da. Parte hartu nahi dutenek kutxazainetan, sarean edo kultur-etxean eman ahal izango dute izena, pertsona bakoitzeko 25 euroko or...
Ordainketa elkarteko kontu zenbakian egin beharko dute: 2095.0044.40.9100193636.
07:30ean irtengo dira, Ibarrangeluko Eleizaldeko aparkalekutik. Iruñean bisita turistiko gidatua izango dute goizean. Eguerdian, berriz, Anttonenea jatetxean egingo dute bazkaria. 21:00etan bueltan egotea aurreikusi dute.