Gernikesa Ziklista elkartekoek beraien eguna ospatuko dute
Irailaren 24an Gernikesa elkarte ziklistakoek egun berezia antolatu dute, txirrindula maite duten gernikar guztiei gonbidapena zabalduz, elkartekoak izan ala ez.Txirrindularitza elkarte bati dagokion bezala, ibilbide zikloturista bategaz hasiko dute eg...
Irailaren 24an Gernikesa elkarte ziklistakoek egun berezia antolatu dute, txirrindula maite duten gernikar guztiei gonbidapena zabalduz, elkartekoak izan ala ez.
Txirrindularitza elkarte bati dagokion bezala, ibilbide zikloturista bategaz hasiko dute eguna, 09:00etan Lorategieta auzotik abiatuta. Irten aurretik, baina, 08:45ean batuko dira bertaratzen diren txirrindula zaleekin argazkia ateratzeko.
Ibilibidea Olesko, Laida, Laga, Natxitua eta Ispasterretik pasatuko da, Lekeition hamaiketakoarentzat geldialdia egiteko. Itzulia Munitibarretik egingo dute, Gernika-Lumon amaitzeko. Guztira 65 kilometroko ibilbidea egingo dute..
Bazkaria 14:30ean egingo dute, Muxikako Urrutxua jatetxean. Parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa dela jakinarazi dute antolatzaileek. Horretarako, interesatuek 10euroko prezioa duen txartela erosi beharko dute Ciclos Jesus bizikleta dendan edota 627 63 38 44 telefonora dei eginez.
Izena emateko azken eguna irailaren 20a dela adierazi dute antolatzaileek.
Ekintza berezi modura, Jesus Mari Basterretxea Txapel kirolariari omenaldia ere egingo diote, 80 urte izanik «bizitza guztian kirolari nekagabea izateagatik eta egindako ibilbideagatik».