Busturialdeko III. Enpresa ideia lehiaketa deitu dute
Lehiaketa 18 eta 35 urte bitarteko edozein gazteri zuzenduta dago. Parte hartu gura dutenek azaroaren 11 izango dute enpresa ideak aurkezteko azken eguna oihana cabelloGazteei zuzendutako Lana bilatzea lana da programaren baitan, hirugarrenez egingo du...
Lehiaketa 18 eta 35 urte bitarteko edozein gazteri zuzenduta dago. Parte hartu gura dutenek azaroaren 11 izango dute enpresa ideak aurkezteko azken eguna oihana cabello
Gazteei zuzendutako Lana bilatzea lana da programaren baitan, hirugarrenez egingo dute enpresa ideia lehiaketa. Horren bitartez, Busturialdean ekintzailetza kultura hedatu gura dute, lana eta aberastasuna sortu, ekonomia sustatu eta enpresa proi- ektu onenak saritu.Lehiaketa 18 eta 35 urte bitarteko edozein gazteri zuzenduta dago; beti ere, aurkeztutako enpresa ideia Busturialdean kokatuta badago.
Proiektuak aurkezteko azken eguna azaroaren 11 izango da, (14:00etan). Izen-emate fitxa beteta aurkeztu beharko da, eta, aparteko gutunazal batean, ideia aurkezten duen gaztearen edo gazteen datuak: NAN fotokopia, curriculuma eta aurkeztutako ideiaren titulua.
Gazteria Zerbitzuetan
Proposamenak Bermeoko Gazte Informazio Zerbitzuak (GIZ), Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoak edo Busturialdeko Herri Txikien Gazteria Zerbitzuak (Urremendi LGE) dituzten bulegoetan aurkeztu behar dira.
Enpresa ideia proposamen denen artean hiru sari emango dituzte, aurten ere. Lehenengo saria 3.000 eurokoa izango da, bigarrena 2.000 eurokoa eta lehen sektoreagaz zerikusia daukan ideiarik onenak 1.000 euroko saria hartuko du.
2015 urteko lehiaketan, ontzietan segurtasuna hobetzeko Sotapatroi proiektuak hartu zuen sari nagusia. Lehenengo lehiaketan Ekintzaileentzako Ikaskuntza Bidaiak-ek jaso zuen lehenengo saria.