Azken txanpan ere gogotsu
'Bodypainting', bazkaria eta magia egon ziren atzo goizean, parkeko gunean. Kantuan bildu ziren herritarrak, udaletxeko eskaileretanGaur gauean amaituko dira jaiak Lekeition, eta azken egunera arte indartsu eta gogotsu jarraitzen dute herritarrek. Horr...
‘Bodypainting’, bazkaria eta magia egon ziren atzo goizean, parkeko gunean. Kantuan bildu ziren herritarrak, udaletxeko eskaileretan
Gaur gauean amaituko dira jaiak Lekeition, eta azken egunera arte indartsu eta gogotsu jarraitzen dute herritarrek. Horrela, Lekittoko Txosnak Ezta amaitxu jaia eguna izan zuten atzokoa.Biodantza eta bodypainting egon ziren parkean, goizean. Gorputzak margotu eta dantzan ibili ziren ume eta nagusiak, eta amaitzeko, parkeko eskaileretatik jaitsi, eta bainu ederra hartu zuten Isuntza hondartzako uretan.
Bien bitartean, Don Terentzio, Doña Tomasa eta buruhandiek jaietako azken kalejira egin zuten Itxaropena txistulariekin.
Beroa egin arren, elkarregaz bazkaltzeko batu ziren eguerdian jaizaleak, parkeko gunean. Arratsaldean, berriz, aurtengo azken Farolapekua egon zen parkean, Imanol Ituiño magoaren eskutik.
Elkarregaz kantuan egiteko ere elkartu ziren lekeitiarrak udaletxeko eskaileretan. Zaletxuak antolatuta, txikiteo kantatua egon zen eta iluntzean. Aittitta Makurreko Txikirri-Txikirrik musika taldeak lagundu zien kantariei doinua jartzen.
Kantaldiaren ondoren banatu zituzten Antzar jaiko sariak.