Zapatuko Nekazal azokan, aurtengo lore lehiaketako saridunak eman zituzten jakitera. Txangurru [goian] izan da epaimahaikoen iritziz etxebizitzen atalean atari dotoreena izan duena, eta Bedaronako Elorrixa baserriko ataria saritu dute baserrien atalean...

Zapatuko Nekazal azokan, aurtengo lore lehiaketako saridunak eman zituzten jakitera. Txangurru [goian] izan da epaimahaikoen iritziz etxebizitzen atalean atari dotoreena izan duena, eta Bedaronako Elorrixa baserriko ataria saritu dute baserrien atalean. Mertxe izan da etxebizitzetako bigarren saria eskuratu duena, eta baserrietan, berriz, Olagortako Astei baserria [behean] sailkatu da bigarren. Irabazleek herrian gastatzeko 100 euroko bonua jaso dute, eta bigarrenei 50 euroko bonua eman diete. Parte hartze handia izan da aurtengo Lore Artean lehiaketan. 59 herritarrek parte hartu dute, horietatik 46k baserrien atalean, eta 13k etxebizitzetan.