Santimamiñeko altxorraren bila aritzeko aukera dute umeek, domekan
Santimamiñeko margoak aurkitu zituztela 100 urte bete dira, eta, urteurren hori ospatzeko, hainbat jarduera aurkeztu zituen Bizkaiko Foru Aldundiak. Nagusi zein umeentzako ekimen horien artean, domekan egingo duten ‘Santimamiñeko altxorraren bila’ jokoa. 12:00etan hasiko da.