Maria Zorrozak hirugarren egin du Munduko Kopako proba bertikalean
Euskal selekzioko kide Maria Zorroza arrolapetarrak Montanan (Ameriketako Estatu Batuak) jokatu zen proban podiumean sartzea lortu zuen barikuan. 34. 20ko denboragaz, Laura Orguek irabazi zuen lehia, eta Zorroza harengandik 2 minutu eta 16 segundora sa...
Bestalde, zapatuan munduko kopako Run the rut sky lasterketan 9. postua eskuratu zuen. Probaren amaieran, pozik eta egindako lanagaz gustura zegoen Zorroza: «Esperientzia izugarri polita izan da. Hasieran martxan jartzea kostatu zait, eta azken hiru kilometroetan asko sufritu dut. Hala eta guztiz ere, asko gozatu dut, oso polita izan da lasterketa».