Kataluniako gastronomia eta kultura erakutsiko du Visca la Terra egunak
Bermeon bizi diren katalanek eta Askapenak elkarlanean antolatutako eguna da. Diada egunaren bezperan egingo da, datorren zapatuan, txosnagunean eta LameranVisca la Terra eguna antolatu dute datorren zapaturako, Diadaren bezperarako. Hain zuzen ere, he...
Bermeon bizi diren katalanek eta Askapenak elkarlanean antolatutako eguna da. Diada egunaren bezperan egingo da, datorren zapatuan, txosnagunean eta Lameran
Visca la Terra eguna antolatu dute datorren zapaturako, Diadaren bezperarako. Hain zuzen ere, herriko Andra Mari eta Santa Eufemia jaien baitan egingo dituzte ospakizunak. Bermeon bizi diren katalanek eta Askapenak elkarlanean antolatutako eguna izango da.Herrialde katalanetako gastronomia eta kulturaz gozatzeko aukera eskainiko du, hain zuzen ere, Visca la Terra egunak. 17:00etatik aurrera batuko dira, txosnagunean. 22:00etan, berriz, ekitaldi politikoa egingo dute, eta horren ostean, kontzertuak egongo dira, Lameran. Brigada Improductiva, Arkada social eta Itziarren semeak taldeen musikaz gozatu ahalko dute bertaratutakoek. Gainera, antolatzaileek jakinarazi dutenez, lehengo eta bigarren taldeen artean, Cabrilesko (Herrialde Katalanak) Peluts de Foc taldearen correfoc ekitaldia egongo da. Ekitaldi horretan parte hartzeko beharrezkoa izango da ondo babestuta joatea, «kotoizko arropekin gorputz guztia estalita, oinetakoak ondo lotuta eta burua estaltzeko txapela edo zapia».
Mozioa udalbatzarrean
Beste alde batetik, Bermeon bizi diren bizilagun katalanek Kataluniaren erabakitzeko eskubideari babesa emateko mozioa aurkeztu dute udalean, eta azken osoko bilkuran aho batez onartu zuten.
Herriaren babesas gain, babes instituzionala «garrantzitsua» dela uste dute bertoko katalanek: «Kanpotik interesez bizi dugu prozesua, eta ezinbestekotzat hartzen dugu prozesuari babesa ematea, Kataluniatik kanpoko instituzio publikoek ere Kataluniaren legitimitatea emateko eta haren erabakitzeko eskubidea goraipatzeko».