Goitisolo, Mendatan arinena
03.26.20ko marka egin zuen gernikarrak domekako lasterketan, eta 2007an ezarritako errekorra hausteko zorian egon zen. Mendi martxako parte hartzeak kopurua gainditu du aurtenJoanes Goitisolo nagusitu zen domekan, Mendatako mendi lasterketan. 3.26.20ko...
03.26.20ko marka egin zuen gernikarrak domekako lasterketan, eta 2007an ezarritako errekorra hausteko zorian egon zen. Mendi martxako parte hartzeak kopurua gainditu du aurten
Joanes Goitisolo nagusitu zen domekan, Mendatako mendi lasterketan. 3.26.20ko marka egin zuen gernikarrak, eta 2007an ezarritako markatik (03.23) gertu amaitu zuen lasterketa. Dena den, Goitisolok egindako lasterketa ona nabarmendu zuten antolatzaileek: «Egin zuen tenperatura eta hezetasuna kontuan izanda meritua dauka, atzo 2007an baino bero gehiago baitzegoen», nabarmendu dute Mendata Ezagutuz taldeko kideek.Nesken artean, Agurtzane Argiarro bermeotarra izan zen azkarrena; 04.55.40ko denboran heldu zen helmugara. Mendatan eskuratu duen hirugarren garaipena izan da aurtengoa.
30 korrikalarik lehiatu zuten Mendata Ezagutuz XII. Mendi maratoia. Goitisoloren atzetik Aitzol Jimenez sailkatu zen, 3 ordu, 42 minutu eta 49 segundoko denboragaz. Axier Lopez de Aberasturi hirugarrenak 4 ordu, 4 minutu eta 18 segundotan burutu zuen proba.
Parte hartze handia
Bestalde, XVII. Ibilaldi Neurtuko parte hartzea azpimarratu dute antolatzaileek. «500 pertsonako muga geneukan, eta parte hartzaileen eskariak eta deiak zirela eta, azken astean 50 leku gehiago eskaintzeko erabakia hartu genuen, egunean bertan izena eman behar zutenentzat. Hala ere, domekan 120 lagun inguru hurbildu ziren izena ematera, eta, ondorioz, 70 pertsona parte hartu ezinik gelditu ziren», zehaztu dute.
Istripuei dagokienez, antolatzaileek jakitera eman dutenez, ibilbidean parte hartzaile batek erorikoa izan zuen, baina ez zen larria izan: «Emakumezko batek tibia eta perone apurtu zituen. Anbulantzia eta antolakuntzaren laguntza taldeari esker menditik ospitalerako logistika ondo konpondu zen».