Andramariak ate joka datoz
Bermeogaz batera, Andra Mari eguna ospatuko dute bihar bertoko zazpi udalerritan. Hala ere, han eta hemen, asteburuan egingo dituzte batik bat jaien ekitaldi nagusienak.Andra Mari jaiei ekiteko prest daude bertoko zenbait herrietan. Esaterako, Nabarniz...
Bermeogaz batera, Andra Mari eguna ospatuko dute bihar bertoko zazpi udalerritan. Hala ere, han eta hemen, asteburuan egingo dituzte batik bat jaien ekitaldi nagusienak.
Andra Mari jaiei ekiteko prest daude bertoko zenbait herrietan. Esaterako, Nabarnizen eta Gizaburuagako Oibar auzoan gaurko bezperada egunean hasiko dituzte jaiak, baina udalerri gehienetan bihar hasi eta domeka arte ospatuko dituzte jaiak.Gastronomia txapelketak, herri kirol erakustaldiak, kontzertuak…, eskaintza zabala dakarte andramariek.
Markina-Xemeingo Erdotza auzoan elkartuko dira bihar herritarrak. Tradizioari eutsiz, txistulariek eta txaplikuek lagunduta, kalejiran hurbilduko dira ermitara.
Bestalde, gizaburuagatarrentzat Oibarko Eguna berezia izaten da. Urtero moduan, giro ederrean bilduko dira goizetik eguerdira arte ermitaren inguruan. Arratsaldean, herrigunean jarraituko du jaiak.
Munitibarko Gerrikaitz auzoan bariku arratsaldean jaurtiko dute txupina, eta hiru egunez ondo pasatzeko hamaika ekitaldi izango dituzte aukeran herritarrek: musika taldeen kontzertuak, paella txapelketa, apar jaia, harri zulatzaileen saioa…
Muruetan ere asteburuan egingo dituzte jaietako ekitaldi nagusiak. Baina bihar arratsalderako desafio «ikusgarria» prestatu dute. Kamiñoko Erretegikoordezkaria eta Gotzon Plaza mungiarra idi probetan lehiatuko dira zein baino zein gehiago.
Nabarniztarrek ere ez dute aspertzeko astirik edukiko datozen egunetan. Esaterako, euskal musika tresna tradizionalen melodiak eroango ditu bertara EinGo kanta eta dantza taldeak.
Muxikako Gorozika auzoan, bihar goizean jaurtiko dute jaien hasierako txupina. Besteak beste, herriko andreek Gure Etxe Bakarra antzeztuko dute bariku arratsaldean, eta zapaturako afari herrikoia antolatu dute.
Kanalan Legendikako Amaren omenezko mezagaz hasiko dituzte bihar jaiak, eta iluntzean zabalduko dituzte txosnak. Lau egunetan, umeen zein nagusien jolasak, afari eta bazkari herrikoiak, mozorro desfilea edota tortilla zein paella txapelketak egingo dituzte.