Usadio zaharren plaza izan dira sanantolinak
Musika, dantzak, txapelketak eta umeentzako jokoak nagusi izan dira Gautegiz Arteagako eta Berriatuko Milloi auzoetako Antolin deunaren jaietan. Eguraldi ona lagun, giro onean ospatu dituzte jaiak.Eguenean hasi eta domekan amaitu zituzten Antolin deuna...
Musika, dantzak, txapelketak eta umeentzako jokoak nagusi izan dira Gautegiz Arteagako eta Berriatuko Milloi auzoetako Antolin deunaren jaietan. Eguraldi ona lagun, giro onean ospatu dituzte jaiak.
Eguenean hasi eta domekan amaitu zituzten Antolin deunaren jaiak Gautegiz Arteagan eta Berriatuako Milloi auzoan (Mereludi). Asteburuko eguraldi ona lagun, jaiak giro onean ospatzeko aukera izan dute bateko zein besteko herritarrek.Milloin, esaterako, txupinagaz hasi ziren jaiak eguenean, eta barikuan egin zituzten ekimenen artean, XIII. Txapel Jaurtiketa egin zuten. 10 umek eta 40 nagusik parte hartu zuten, eta horien artean Aitzol Bilbao (umeen artean) eta Kepa Garate (nagusietan) izan ziren onenak. Zapatuan, ostera, nagusienek briska txapelketan parte hartzeko aukera izan zuten, eta horiek karta jokoan ari ziren bitartean, ume eta gaztetxoek duatloia, zaku lasterketa, aulki jokoa eta beste hainbat ekintza egin zituzten.
Jaitsiera jendetsua
Gautegiz Arteagan jaiak aurreko zapatuan hasi bazituzten ere, bezperako txupinak eman zien jaiei hasiera ofiziala. Artie Dantza Taldeak ere emanaldia egin zuen jaien hasiera ospatzeko.
Antolin egunean herritarrak ermitara joan ziren txistulariekin batera, eta eguerdian, herriko kale nagusitik jaitsiera egin zuten herritarrek.
Jaien azken egunean, berriz, mozorro lehiaketaren desfilea egin zuten haur eta gaztetxoek.