Lur gaineko Munduko Sokatira txapelketan parte hartuko du Mutrikuk
Mutrikuk 640 eta 580 kiloko kategorietan parte hartuko du. Javier Urrestik eta Patxi Ituartek Euskadiko selekzioarekin batera ere parte hartuko dute, 700 kiloko kategorianIrailaren 8tik 11ra bitartean, Munduko lur gaineko sokatira txapelketa jokatuko d...
Mutrikuk 640 eta 580 kiloko kategorietan parte hartuko du. Javier Urrestik eta Patxi Ituartek Euskadiko selekzioarekin batera ere parte hartuko dute, 700 kiloko kategorian
Irailaren 8tik 11ra bitartean, Munduko lur gaineko sokatira txapelketa jokatuko da Malmon (Suedia). Munduko beste 88 talderekin batera, bertan izango dira Mutriku Sokatira Taldekoak ere. Mutrikuarrez gain, beste bi euskal talde ere titulua lortzeko lehian ariko dira; Laukizko Gaztedi eta Erandioko Goiherri taldeko bina taldek parte hartuko dute txapelketan.Taldea pisu aldetik ondo dabil, eta bertako arduradunek aurreratu dutenez, Mutrikuk 640 eta 580 kiloko kategorietan parte hartuko du. Klub modura parte hartzeaz gain, nazio modura parte hartzeko aukera ere izango dute talde mutrikuarreko bi kirolarik. «Taldeko biri Basque Country Euskadiko selekzioarekin bate parte hartzeko eskaintza egin diete, pisu handien kategorian. Azken orduko aldaketarik ezean, Javier Urrestik eta Patxi Ituartek 700 kiloko kategorian aritzeko aukera izango dute».
Emaitza onak
Suediara joan atarian, bestalde, sokatira taldeko lau kidek Zazpi herrialdeen arteko txapelketan parte hartu dute Gipuzkoa ordezkatzen. Patxi Ituartek eta Ekaitz Salcedok hirugarren amaitu dute zaku eramaten, eta Gorka Arreitunandiak ere postu bera lortu du orga jokoan.
Javier Urrestik, aldiz, goma gaineko sokatira proban parte hartu zuen Ibarrako taldearekin, eta hirugarren amaitu zuten.
Inhar Urruzunok, ostera, Bizkaia ordezkatu zuen harri jasotzen. Ondarrutarrak lehen postua lortu zuen. 37 jasoaldi egin zituen, bigarrenak baino bost gehiago.