Erraldoikadak jendez bete ditu Bermeoko kaleak
Bermeoko Erraldoien Konpartsako kide Joseba Batizen arabera, «primeran» joan zen zapatuko erraldoikada: «Eguraldia lagun izan genuen, eta jende pilo bat ibili zen erraldoien atzetik». Beraz, «oso pozik» daudela azaldu du. 10. urteurrena ospatzen ...
Bermeoko Erraldoien Konpartsako kide Joseba Batizen arabera, «primeran» joan zen zapatuko erraldoikada: «Eguraldia lagun izan genuen, eta jende pilo bat ibili zen erraldoien atzetik». Beraz, «oso pozik» daudela azaldu du. 10. urteurrena ospatzen ari da aurten Bermeoko Erraldoien konpartsa. Hori dela eta, bigarrenez antolatu zuten zapaturako erraldoikada; lehenengoa, 2007an egin zuten. Bost konpartsa ibili ziren Bermeoko kaleetatik: Deustuko Ondalan, Santurtziko Mendialde, Donostiako Irrintzi, Iruñako Sanduzelai eta Bermeoko Erraldoien Konpartsako Anton, Josefin, Lorentzo eta Mari erraldoiak. Guztira, 30 erraldoi batu ziren, izugarrizko giroa sortuz. Alde Zaharretik, Lameratik eta portutik ibili ziren kalejiran zein dantzan. Bermeoko Erraldoien Konpartsako kideek eskerrak eman gura dizkie zapatuko erraldoikada antolatzen lagundu duten guztiei, bai eta egiten duten ekimen guztietan laguntzen egoten direnei ere.