Antxon Alberdik jantzi du Donibane Lohitzuneko Xistera txapela
Etxebarritarrak 30-18 irabazi du finala. Alberdik Xistera zirkuituko hirugarren titulua lortu du. Gazte mailan ere bertoko puntistek jantzi dute txapel preziatuaAntxon Alberdi etxebarritarrak irabazi du Donibane Lohitzuneko Xistera zirkuituko finala. E...
Etxebarritarrak 30-18 irabazi du finala. Alberdik Xistera zirkuituko hirugarren titulua lortu du. Gazte mailan ere bertoko puntistek jantzi dute txapel preziatua
Antxon Alberdi etxebarritarrak irabazi du Donibane Lohitzuneko Xistera zirkuituko finala. Etxebarritarrak, hain zuzen ere, Xistera zirkuituko hirugarren txapela lortu du, Durangon eta Markina-Xemeinen lortutakoen ondoren.Alberdik eta Susok indartsu hasi zuten partida, eta Narbarteri eta Majari aukera gutxi emanda, 30-18 irabazi zuten. Alberdi oso ziur aritu zen atzeko laukietan, eta min handia egin zuen bere erremateekin eta erreboteagaz. Suso, bere aldetik, bikain aritu zen, eta ez zuen akatsik egin.
Gazte mailan ere bertoko puntistek lortu zuten txapela. Unax Vidal berriatuarrak eta Mikel Manzisidor mutrikuarrak 25-23 irabazi zieten Ibañez eta Theo Laborderi.
Partidari dagokionez, Donibane Lohitzune Campos Berri frontoian emozioa nagusi izan zen hasieratik bukaera arte. Hainbat berdinketa egon baziren ere, pilotariek ez zuten askorik arriskatu, eta piloteoak ere luzeak izan ziren. Ibañez eta Labordek itxura bikaina eman bazuten ere, Vidal eta Manzisidor hobeto moldatu ziren errebesean eta pilotakadei abiadura emanez.