Zabalik dago Mutrikuko Arno Trail lasterketan izen ematea
Mutrikuko Kalbaixoko Kofradiako kideek antolatuta, VII. Arno Trail Sprint Race mendi lasterketa egingo da irailaren 11n. Antolatzaileek iragarri dutenez, mendi lasterketan izena emateko epea zabalik dago.7,56 kilometroko luzera eta 1.146 metroko desnib...
7,56 kilometroko luzera eta 1.146 metroko desnibel metatua izango dituen mendi lasterketan parte hartu nahi dutenek www.herrikrosa.eus atarian eman dezakete izena, hilaren 10a aurretik. Era berean, kirol probaren egunean bertan ere egongo da izena emateko aukera, Kalbaixoko ermitaren alboan, 09:30etik aurrera.
Probari dagokionez, gehienez, 150 korrikalarik parte hartu ahal izango dute. «Lasterketan korrikalari federatuek nahiz federatu gabekoek parte hartu beharko dute, baina denak ere 18 urtez gorakoak izan beharko dute», azaldu dute Kalbaixoko Kofradiakoek.