Bertoko puntistak, Donibane Lohitzuneko Xistera finalean
Xistera zirkuituko Donibane Lohitzuneko zesta-punta jaialdiko finalak jokatuko dira gaur 20:30etik aurrera, Campos Berri frontoian. Bertan Lea-Artibai eta Mutrikuko hiru ordezkarik parte hartuko dute: Antxon Alberdi etxebarritarrak nagusien mailako fin...
Jaialdia gazte mailako finalarekin hasiko da, eta bertan Unax Vidalek eta Mikel Manzisidorrek osatutako bikoteak Theo Laborderen eta Alex Ibañezen aurka neurtuko dituzte indarrak.
Nagusien mailan, berriz, titulua lortzeko lehia «erabakigarria» izango dela nabarmendu dute antolatzaileek. Izan ere, Jagoba Narbartek errebantxa hartu nahi du Antxon Alberdiren aurka. «Uztailaren 9an Markina-Xemeinen jokatu zen finalean Etxebarriko puntista atera zen garaile». Bikoteei dagokienez, Antxon Alberdik eta Suso Nuñok osatutako bikotea Benoit Majaren eta Jagoba Narbarteren aurka ariko dira.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, gainera, Donibane Lohitzuneko finala solidarioa izango da. «Fibrosi kistikoaren aurka borrokatzeko dirua batuko da jaialdian».
Jaialdirako sarrerak 5 euroan salduko dituzte, eta bertan lortzen den dirua Vaincre la Mucoviscidose elkarteari bideratuko diote.