617 igerilarik parte hartuko dute bihar Salome Campos proban
Iaz baino 166 parte hartzaile gehiagok izena eman dute. Hiru modalitateak kontuan hartuta, 46 bermeotarrek lehiatuko dute itsas zeharkaldia617 igerilarik eman dute izena biharko Bermeoko Salome Campos itsas zeharkaldian.Hiru modalitate egongo dira aurt...
Iaz baino 166 parte hartzaile gehiagok izena eman dute. Hiru modalitateak kontuan hartuta, 46 bermeotarrek lehiatuko dute itsas zeharkaldia
617 igerilarik eman dute izena biharko Bermeoko Salome Campos itsas zeharkaldian.Hiru modalitate egongo dira aurten ere: 5.000 metrokoa, 1.500 metrokoa eta umeen 500 metrokoa.
11:00etan hasiko da umeen proba. Ondoren, 11:40an, 5.000 metroko zeharkaldia burutuko duten emakumezkoen txanda izango da, eta hamar minutu beranduago uretaratuko dira gizonezkoak. Azkenik, 12:00etan ekingo diote lehiari 1.500 metroko probaren partaideek.
Bermeoko portutik Izaro uharterainoko 5.000 metroko proban 332 igerilari ariko dira lehian iaz 255 pertsonek egin zuten. Horietatik 11 bermeotarrak direla zehaztu dute antolatzaileek. Guztira, 277 gizonezkok eta 55 emakumezkok lehiatuko dute probarik gogorrena.
1.500 metroko zeharkaldia, berriz, 223 igerilarik egingo dute, eta horietatik 26 partaide dira herrikoak iaz 151 partaide izan ziren. Proba honetan 114 gizon eta 79 ume elkartuko dira.
Bestalde, 62 umek egingo dute 500 metroko proba iaz 45 umek egin zuten. Horien artean bermeotarrak sei neska eta hiru mutil izango dira.
Hiru modalitateak kontuan hartuta, iaz baino 166 parte hartzaile gehiago elkartuko dira Bermeon. «600 partaidetan jarri genuen aurtengo helburua, eta hori aspaldi bete zen», zehaztu du Aintzi Laburu Camposeko Marketing zuzendariak.
Laugarren urtez antolatu duten itsas zeharkaldia «arrakasta handiko» proba bihurtu dela nabarmendu du Idurre Bideguren Bermeoko alkateak.
Halaber, partaideen artean gero eta emakumezko, gazte eta bermeotar gehiago egotea pozgarria dela esan dute: «Albiste oso ona da. Izan ere, probak Salome bermeotar emakume ekintzailea omentzen du, eta poztekoa da gero eta emakume bermeotar gehiagok parte hartzea».
Gonbidatu bereziak
Aurtengo proban gonbidatu bereziek parte hartuko dute. Gipuzkoatik Kanporta Kirol Elkarteko igeriketa egokituko kideak etorriko dira Bermeora. Horiek 1.500 metroko eta 500 metroko probetan ariko dira igerian.
Besteak beste, igeriketa egokituan Euskal Herri mailan aitzindari izan den Richard Oribek lehiatuko du 1.500 metroko zeharkaldia. Oribek bost joko paralinpikoetan hamasei domina eskuratu ditu, eta aurten erretiratu da. «Talde onen esfortzua eta dedikazioa nabarmendu nahi dugu merezitako omenaldi baten bidez», azaldu du Laburuk.
Bestalde, nagusien bi kategorietan iaz lehen postuetan sailkatutakoek ere lehiatuko dute itsas zeharkaldia.