Untxiak eta sagardoa izango dira zapatu honetako azoka bereziko protagonistak
Gernika-Lumoko merkatu plazan, iraileko azoka berezia egingo dute zapatu honetan, irailaren 3an, hain zuzen ere. Azoka goizeko 9:00etatik hasita, eta 14:30ak bitartean egingo dute, eta bertaratzen direnek untxiarekin egindako pintxoak jan eta Bizkaiko sagardoa dastatzeko aukera izango dute.
Azoka honekin batera, ohikoa izaten den bezala, eskualdeko baserritarrek ekarritako sasoiko fruitu eta barazkiak ere egongo dira salgai. Zeramika, otzarak eta antzeko eskulanak lantzen dituzten artisauak, eta bertako patea, gazta edo eztia ere eskuratu ahal izango dira. Guztira, baserri inguruko 30 saltzailek hartuko dute parte, zapatuko azoka berezi honetan