Independentistak Sarearen olatu berdea Bermeoko Portuzarrera iritsiko da bihar
Parte hartu gura duten herriko zein inguruko bizilagunei berdez janzteko deia luzatu die. 19:30ean ipini dute ordua Portuzarrean, kalejira egiteko. Tximino talde bermeotarrak parte hartuko duHutsik egin gabe, urteroko hitzordua jarri du Independentista...
Parte hartu gura duten herriko zein inguruko bizilagunei berdez janzteko deia luzatu die. 19:30ean ipini dute ordua Portuzarrean, kalejira egiteko. Tximino talde bermeotarrak parte hartuko du
Hutsik egin gabe, urteroko hitzordua jarri du Independentistak Sareak Bermeon. Hain zuzen ere, udako olatu berdea bihar iritsiko da Portuzarrera.Jaialdi alaia antolatu du Independentistak Sareak biharko. 19:30ean hasiko dira kalejira eginez. Portuzarretik abiatuta, Lamerara joango dira, eta handik berriro bueltatuko dira kalejira hasitako lekura, Portuzarrera, hain zuzen.
Portuzarrean bertan, urtero egin legez, familia argazkia aterako dute bertan bildutako guztiekin.
Piper berdeen dastaketa
Musikaz gozatzeko aukera ere eskainiko du Independentista Sareak. Tximino musika talde bermeotarrak parte hartuko du aurtengo olatu berdean. Eta pintxorik ere ez da faltako, piper berdeak dastatzeko aukera emango baitute aurten.
Independentista Sareak ekimenean parte hartzera animatu gura ditu herritar guztiak. Bermeotarrei dei egiteaz gain, inguruko herrietako bizilagunak ere parte hartzera deitzen dituzte.
Era berean, olatu berdean partu hartu gura duten horiei guztiei berdez janzteko deia ere egin die.