Irailaren 17rako antolatu dute irteera, baina izena emateko azken eguna irailaren 6a da.
Kultur Etxean eman behar da izena (17:00etatik 20:30era dago zabalik). Bertaratzerik ez dutenek telefonoz izena eman dezakete: 646 518 713.
Gautegiz Arteagako Helduen Elkarteko bazkide ez direnak ere joan ahalko dira. Horiek 30 euro ordaindu behar dituzte, eta bazkide direnak, berriz, 25 euro ordaindu behar dituzte.
Irailaren 17an 09:00ean irtengo dira Herriko plazatik. 12:30etatik aurrera bisitatuko dute harana eta dastaketa egiteko aukera ere izango dute.
Añanako gatza zelan egiten duten bertatik bertara ikusiko dute. Munduko kultur, arkitektura, ingurumen, paisaia eta arkeologia multzo garrantzitsuenetakoa da, eta besteak beste, Europa Nostra, Kultur Ondarearen Europako Batasuneko saria eman zioten iaz.
14:30ak inguruan bazkalduko dute Palacio de Añana jatetxean.