'Cabaret Chichinabo' ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu HITZAk
Izena ematen duten harpidedunen artean egingo da zozketa. Interesatuek gaur 16:00ak baino lehen deitu beharko dute. 'Cabaret Chichinabo' iraila osoan egongo da ikusgai, BilbonIñaki Maruri eta Ugaitz Alegria aktore ondarrutarrek eta Mitxel Santamaria g...
Izena ematen duten harpidedunen artean egingo da zozketa. Interesatuek gaur 16:00ak baino lehen deitu beharko dute. ‘Cabaret Chichinabo’ iraila osoan egongo da ikusgai, Bilbon
Iñaki Maruri eta Ugaitz Alegria aktore ondarrutarrek eta Mitxel Santamaria gernikarrak parte hartzen duten Chichinabo Cabaret antzerki musikala ikusteko egunak luzatu egin dituzte; iraila osoan ikusi ahalko da, Bilboko Pabellon 6 arte eszenikoen gunean. HITZA-k domekako ikuskizunerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu harpidedunen artean.Iazko abuztuaren 21ean estreinatu zuten musikala, Bilboko Aste Nagusiaren barruan. Aurten, berriro ere antzerki musikala eskaini dute Bilboko Aste Nagusiaren baitan. Eta arrakasta ikusita, iaz egin modura, emanaldiak iraila osora arte luzatzea erabaki dute.
Zozketan parte hartzeko harpidedunek telefonoz deitu (94-684 44 36) beharko dute gaur 16:00ak baino lehen. Domekan 19:00etan hasiko da ikuskizuna.
Aktoreek sare sozialetan jakitera eman dutenez, iaz gertatu modura, aurten ere abuztuko emanaldietan egon dira Ondarroa, Mutriku, Lekeitio eta Berriatuko herritarrak. «Eskerrik asko, benetan, Bilboko Pabellon 6ra etortzeko hartutako tarteagatik».