Xemeingo udaletxe zaharraren aurreko plaza konpontzen ari da udala
Teilatua konpondu, eraikinaren barrua hustu eta inguruko txabolak bota dituzte. Plaza eta probalekua ere konponduko dituzte. San Migel jaietarako lanak amaituta egotea nahi duteEraikinaren egoera ikusita, Xemeingo udaletxe zaharrean eta bere inguruan h...
Teilatua konpondu, eraikinaren barrua hustu eta inguruko txabolak bota dituzte. Plaza eta probalekua ere konponduko dituzte. San Migel jaietarako lanak amaituta egotea nahi dute
Eraikinaren egoera ikusita, Xemeingo udaletxe zaharrean eta bere inguruan hainbat obra egiteko erabakia hartu du Markina-Xemeingo Udalak. Xemeingo udaletxe izan zenaren eraikinak 100 urte baino gehiago ditu, eta bertan, udaletxeagaz gainera, eskolak ere egon ziren.Udalak burutuko dituen lanak aldi ezberdinetan gauzatuko dira. Lehenengo aldian teilatua konpondu, eraikinaren barrua hustu eta inguruko txabola eta eraikinak bota ditu udalak.
Lanean
Horrez gain, eraikinaren aurreko plaza eta probalekua ere konponduko dituzte, eta, aldi berean, saneamendu sarea eraberrituko dute. Lan horiek guztiak hasita daude, eta Arretxinaga auzoko San Migel jaietarako amaituta egotea espero dutela azaldu dute.
Lehenengo aldian egingo dituzten obrek 107.322 euroko kostua edukiko dute, eta udalak aurreratu duenez, jadanik bigarren ataleko obren aurrekontua zehazten ari dira.
Bigarren aldi horregaz hasi aurretik, baina, herriko kultur eragileekin elkartuko da udala Xemeingo udaletxe zaharraren erabilpen berria zein izango den zehazteko.