Jai herrikoia antolatu du zapatu arratsalderako Bermeoko Bilbo Salsa taldeak, Erribera inguruko tabernekin batera. Hala,
Erriberan egingo duten jaialdi horretan
ume zein nagusiek parte hartu ahal izango dutela jakinarazi dute.
Bilbo Salsa taldeko zeinbait lagun dantzan
17:00etan hasi eta 22:00ak bitartean Kubako soinuak izango dira nagusi Erriberan, eta gura duten horiek guztiek izango dute parte hartzeko aukera.
Antolatzaileek azaldu dutenez,
saltsa eta bachata ikastaroak eskainiko dituzte,
doan. Horrez gain,
animazioak eta jokoak ere egingo dituzte, besteak beste.
Hezur-muina emateko sentsibilizazio kanpaina martxan duen Bermeoko taldeak ere Erriberako jaian parte hartuko du.
Hezur-muina emateari buruzko informazioa banatuko dute.