Paskual Abaroa eta Carlos Solanoko balkoiak, politenak
Lekeitioko alde zaharreko Paskual Abaroa 8ak eta Carlos Solano kaleko laugarren solairuko 4B atariak irabazi dute VI. Balkoi Lehiaketa. 200 euroko sari bakarra egon arren, saria bitan banatzea erabaki zuen epaimahaiak.Paskual Abaroa 8an dagoen balkoi ...
Paskual Abaroa 8an dagoen balkoi osoaren itxura eta bertako loreak nabarmendu ditu epaimahaiak, eta Carlos Solano kaleko balkoiak ere saria merezi zuela nabarmendu zuten. Hori dela eta, 100 euroko txartela jaso dute bi etxebizitzetako jabeek herriko komertzioetan gastatu ahal izateko.
2010 urtetik lehiaketa egin barik egon ondoren, berriz ere martxan jartzea erabaki zuen Lekeitioko Udalak, Kitto merkatari elkartearen laguntzagaz.
Epaimahaia Kitto merkatari elkarteko Amalur eta Lourdes Lorak loradendetako arduradunek osatu dute, eta parte hartzeko ez da izenik eman behar izan.
Ekainaren 7tik uztailaren 7ra bitartean, kalez kale, balkoiak ikusten ibili ziren epaimahaikideak erabakia hartu ahal izateko. Balkoi osoaren itxura, loreak eta lorontzien egoera hartu dute kontuan.